Bizkaiko ARETO Liga 26-27
Hemen 2026-2027 denboraldiko Bizkaiko Areto Ligari buruzko informazioa aurkituko duzu. Jardunaldiak beren goitibeherako menuan daude antolatuta. Sakatu izenburuan informazioa eskuratzeko. Informazio guztia igotzeko lanean ari gara. Lanean gabiz informazioa elkarbanatzeko.

⚠️ OHARRA – Itu-aldaketak (RAUS 2026-27): RFETAk aretoko ituak aldatu ditu berehalako eraginez (tradizionala eta longbowa: 40 cm-ko itu osoa; AS1 eta AS2: 80 cm-ko itu osoa; alebinak U13: 80 cm-ko itu osoa). Araudi eguneratua (10. b., 2026/09/25) eskuragarri; 1. jardunaldiaren zirkularra zuzenduta dago. Informazio gehiago.
1.go jardunaldia – 2026/10/4
Arkulariak Klubak eta Bizkaiko Arku Tiro Federazioak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Sala Bizkaiko Ligako 1. Jardunaldia, RAUS eta San Fausto II. Trofeoa antolatu dituzte.
⚠️ Zirkular aldatua (2026/09/28): RFETAren itu-aldaketa dela eta, Barebow, Tradizionala eta Longbow 40 cm-ko ituan tiratuko dute, eta Arkulariak Klubak II. San Fausto Trofeoko kanporaketa atzerakoien puntuazioak aldatu ditu Longbow eta Tradizionalarentzat (3 geziko sarrerak: 15, 18, 21 eta 24 puntu, eta +1 sarrera bakoitzeko 4 kirolari geratu arte). Puntuazio berriak hondo berdearekin agertzen dira zirkularrean.
GARRANTZITSUA – IANSEO: RFETAren azken zirkularraren arabera, RAUSeko emaitzak eta errekorrak edo gutxieneko puntuazioak baliozkotzeko erabili nahi diren guztiak IANSEOtik zuzenean RFETAra bidaltzen dira. Daturen bat okerra bada, RFETAk ez du kontuan hartuko, eta emaitzak agian ez dira RAUSen agertuko ezta baliozkotuko ere. Inskribatuen zerrenda ia egunero eguneratzen da: berrikusi ondo zuen datuak IANSEOn.
🎯 IANSEO – Itu-zozketa eta emaitzak: itu-zozketa IANSEOn argitaratuta dago jada. Jardunaldiko emaitzak IANSEOko orri berean argitaratuko dira, txapelketa amaitzean.
Ezin baduzu ikusi, hurrengo botoia sakatu:
Irudi-galeria








































