Itu-aldaketak aretoan: RFETAk RAUS 2026-27 zirkularra argitaratu du

2026ko irailaren 23an, RFETAk Aretoko Autonomia Erkidegoen Ranking Bateratuaren (RAUS) 001/26-27 zirkularra argitaratu zuen, distantzia eta ituen taula berriarekin batera. Zirkular horrek itu-aldaketak dakartza aurretiazko abisurik gabe, eta berehala sartzen dira indarrean.
Aldaketa nagusiak
- Arku tradizionala eta longbowa aretoan: 40 cm-ko itu osoa.
- AS1 eta AS2 aretoan: 80 cm-ko itu osoa.
- Arku tradizionala aire zabalean: 80 cm-ko itu murriztua.
- Alebinak (U13): gomendatutako itua 80 cm-ko itu osoa izango da.
Ustekabeko aldaketa horretara egokitzeko, FBTA-BATFk Bizkaiko Areto Ligaren eta Txapelketaren 2026-2027 Araudia (10. b., 2026/09/25) eguneratu du: 4.1 artikuluan, longbowa eta tradizionala 40 cm-ko itu osora pasatzen dira adin-kategoria guztietan, eta 6.5 atal berriak emaitzak RFETAren datu-basera esportatzeko betebeharra ezartzen du. Areto Ligako 1. jardunaldiaren zirkularra (2026/10/04, Durango) ere zuzenduta dago: Barebow, Tradizionala eta Longbow 40 cm-ko ituan tiratuko dute.
RAUS oroigarria: RAUSen puntuatzeko, tiraldiak 2026ko urriaren 3tik (larunbata) abenduaren 27ra (igandea) bitartean egin behar dira (biak barne).
Dokumentuak
- Bizkaiko Areto Ligaren eta Txapelketaren Araudia 2026-2027 – 10. b., 2026/09/25 (PDF, elebiduna)
- RAUS 2026-2027 zirkularra (PDF, gaztelaniaz)
- Distantzia eta ituen taula kategoriaka – 2026ko iraila (PDF, gaztelaniaz)
- RFETAren gutxieneko puntuazioak 2026-2027 (PDF, gaztelaniaz)
