04 · Lizentziak izapidetzea 2026-2027: eskaera-ereduak eta datuen babesa
Euskadiko Arku Tiro Federazioak (FVTA-EATF) 2026-2027 denboraldiko lizentziak izapidetzeko ereduak bidali ditu:
- Lizentzia autonomikoa eskatzeko eredua (PDF)
- Lizentzia homologatua eskatzeko eredua (PDF)
- Federazio-lizentzia berri eta altetarako datuak babesteko dokumentua (PDF)
Datuen babesa: 2027-2028 aldiko lizentziak izapidetzeko, datuak babesteko agiri hori beteta eduki beharko da lizentzia guztietan. Hau da, urtebeteko epea egongo da bete ahal izateko.
Altak: 2026ko irailaren 25eko 14:00etatik aurrera izapidetu ahal izango dira. Orain dela gutxiko nortasun-agiri tamainako argazki bat igo behar da plataformara.
