Lizentziak

Federazio-lizentzia

Arku-tiroko kirol-materiala erabiltzeko baliozko dokumentu bakarra, horretarako homologatutako instalazioetan, federazio-lizentzia da.

Lizentziak titularrari hau ahalbidetzen dio:

  • Arku-tiroko kirol-materiala edukitzea eta garraiatzea.
  • Homologatutako instalazioetan erabiltzea.
  • Arku-tiroko lehiaketetan parte hartzea.
  • Dagokion autonomia-federazioak izenpetutako istripu-aseguruaz baliatzea.

Indarraldia: lizentzia ematen den denboraldirako da baliozkoa, urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era.

Lizentzia lortzeko, jarri harremanetan nahi duzun arku-tiroko klubarekin edo bizi zaren erkidegoko autonomia-federazioarekin. Gogoratu FBTA-BATFren lizentzia bakarra dela eta FBTA, FVTA eta RFETAko afiliazioa barne hartzen duela.

Denboraldiko lizentziak

2026-2027 denboraldia
2025-2026 denboraldia