Ongizateraren bila Bizkaiko Eskola Kirolean

Apirilaren 25ean, osteguna, haurren tratu txarren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, jardunaldi interesgarria egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak San Mames zelaiko instalazioetan, gizarte osoari ezagutarazteko beharrezkoa dela adingabeentzako ongizate-guneak sortzea kirol-inguruneetan, batez ere eskola-kirolean. Bertan nazioarteko adituak izango dira, baita ospe handiko kirolariak ere, Athletic Clubeko jokalariak barne.

Edukiera mugatua, eman izena lehenbailehen esteka honetan: https://forms.office.com/e/WgqsaxPErb