XVIII. San Migel 3Dko Saria — 2026/09/06

Txantxiku Arkulariak klubak, Gipuzkoako Arku-Tiro Federazioaren laguntzarekin, XVIII. San Migel 3Dko Saria antolatzen du, 3Dko Gipuzkoako Ligaren 2. jardunaldia eta Txantxiku Klubaren 25. Urteurreneko Tirada.

Eguna: irailaren 6a, igandea.
Lekua: Zozopase inguruan (Arantzazu), Aizkorri-Aratz parke naturala.
Lehiaketa: 24 jaurtiketa-guneko 2 ibilbide. Mailak: Longbow, Tradizionala, Biluzia eta Konposatua. Kategoriak: Gizonezko eta Emakumezko seniorrak eta eskola-kirola (U15).
Izen-ematea: irailaren 3ra arte, 12:00ak arte, Gipuzkoako Federazioaren webean («Izen-emateak» atala). Kuotak: ibilbide bat 20 €, bi ibilbide 30 €, laguntzaileak 6 €.