XXXVI. Barakaldo Trofeoa – 18/05/2024

Zugaztieta klubetik, trofeoaren antolatzailea, hurrengo kronika heldu zaigu:

2024ko Zugaztieta taldearen XXXVI. Barakaldoko Saria “La Rana” arrakasta bat izan da!

Maiatzaren 18an, larunbata, gure urteko saria ospatu genuen, izugarrizko parte hartzearekin. Nahiz eta eguraldi iragarpenak txarrak izan, leku askotako arkulariak etorri ziren, besteak beste Asturiaseko, Galiziako, Lleidako, Logroñoko, Kantabriako, Burgoseko, Gipuzkoako, eta noski Bizkaikoak.

Lehenengo momentutik giro aparta egon zen, ez zeukan garrantziarik saria irabazteak. Talde-izen dibertigarriak, mozorrotutako taldeak (adibidez Adams familia, gona eskoziarrekin mozorrotutako arkulariak…).

Eskerrak eman nahi ditugu Zugaztieta taldeko kideei, saria antolatu egin zutenei, beraien lana oso ondo egin zutelako eta partaideen beharrizanei momentu oro arreta jarri baitzieten.

KAIKU KM-0ren PARTAIDETZARI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU ZUGAZTIETA KLUBEKO BAZKIDE GUZTIOK, dastatzeko produktuak emateagatik.

Eguna partaideen harrerarekin hasi zen, eta eguraldia lagun genuela, 5 erronda egin genituen bazkaldu aurretik. Nahiz eta bazkaldu ostean eguraldiak txarrera egin, arkulariok txapelketa aurrera eramatea erabaki genuen, arkulari duinak bezala.

Euripean txapelketa amaitzea lortu genuen. Nola ez zuen eguraldiak utziko sari polit hauek banatzea? Bai, irabazleei sariak banatzea lortu genuen (…)

Sari banaketa ondoren, eguna amaitutzat eman genuen eta jarraian partehartzaile eta antolatzaileen arteko afari bat antolatu genuen eta esperientzia polit honen inguruko elkarrizketa jator bat eduki genuen.

Gueragana hurbildu ziren arkuzaleek gure zelaian kirol honetaz gozatzea eskertu zuten.

Beste barik, eskerrak eman nahi ditugu zuen parte hartzeagatik eta datorren urtean gurekin berriro etortzea espero dugu.

MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ.

Argazkiak Facebooken dituzue: https://www.facebook.com/permalink.php?story_fbid=pfbid02qDTyq6QWz2XTXEAcRwq1o9NJH2ybhv3XLoTTneRGFaV3agGUoWfjQt6T5tkiKyY6l&id=100023950050710