Zirkularra: Beteranoen Espainiako Txapelketa 2027 Bizkaian (Santurtzi, 2027ko ekainaren 19-20)
RFETAk antolatutako 2027ko Arku Tiroko Beteranoen Espainiako Txapelketa Santurtzin jokatuko da, Mikel Trueba kiroldegian, 2027ko ekainaren 19an eta 20an.
Lorpen hau pertsona eta erakunde askoren lankidetzaren emaitza da: Getxo Arku Klubak, Getxoko Udalak, Santurtziko Klubak, Santurtziko Udalak, Alberto Portelak, RFETAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Kirolurren babesa ere badugu.
Aukera bikaina da gure arkulari beteranoentzat, etxean lehiatu ahal izango baitute, eta arku tiroari lurralde osoan ikusgarritasun handiagoa emateko.
Hurrengo bileretan informazio gehiago emango da, eta lan-taldeak eta boluntario-taldeak osatuko dira. Klubak gonbidatzen ditugu albistea federatuen artean zabaltzera eta boluntario posibleak identifikatzera. Bileren datak behar denean jakinaraziko dira.

