Zirkularra: Bizkaiko Areto Txapelketa (2026-12-20) · Euskal Ligarako eta RAUSerako puntuagarria
FBTA-BATFk jakinarazten du Bizkaiko Areto Txapelketa 2026ko abenduaren 20an egingo dela.
- Puntuagarria izango da 2026-2027 Euskal Areto Ligarako eta 2026/2027 Aretoko Autonomia Ranking Bateraturako (RAUS).
- Ez da puntuagarria izango Bizkaiko 2026/2027 Areto Ligarako, Bizkaiko 2026/2027 Areto Txapelketaren eta Ligaren Araudiaren 5.1 apartatuaren arabera.
- Emaitzak RFETAren datu-basera esportatu beharko dira, lehiaketan erabilitako kudeaketa-programatik bertatik, RAUSen ondorioetarako (Araudiaren 6.5 apartatua).
