Zirkularra: «Emakumea eta Kirola» 2026 tiraketa – antolaketa irekitzea

Euskadiko Arku Tiro Federazioak (FVTA-EATF) jakinarazi duenez, Bizkaiari dagokio «Emakumea eta Kirola – Arku Tiraketa» txapelketa antolatzea. Emakumeek soilik parte hartzen duten jardunaldia da, kategoria eta diziplina guztietan.

  • Eguna: 2026ko urriaren 10a, larunbata (larunbatean ezarri da, urriaren 11ko igandean Amurrion egingo den tiraketarekin bat ez etortzeko).
  • Modalitatea: Aretoa, 18 metro.
  • Gutxieneko parte-hartzea: 25 kirolari; bestela, tiraketa bertan behera geratuko da. Azken edizioan 26 emakumek parte hartu zuten; beraz, klub guztiei ahalik eta zabalkunde handiena emateko eskatzen diegu.

Antolaketa irekitzea

FBTA-BATFk Bizkaiko klub guztiei irekitzen die tiraketaren antolaketa. Interesa duten klubek I. Eranskina – Lehiaketa Eskaera inprimakia behar bezala bete eta Federakunde honen Idazkaritzari bidali beharko diote.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 26a, larunbata, arte.
  • Deialdi ofiziala: 2026ko irailaren 28an, astelehena, edo beranduenez irailaren 29an, asteartea, argitaratuko da.

📄 «Emakumea eta Kirola» 2026 zirkularra – euskaraz / gaztelaniaz (PDF)