03 · Zirkularra: Epaileen lizentzia 2026-2027
Jada eskuragarri dago epaileen lizentziaren prozedura 2026-2027 denboraldirako.
Berritzeak 2026ko irailaren 11tik aurrera eta alta berriak irailaren 25etik aurrera, posta elektronikoz eskatuta: tiroconarco@asfedebi.eus. Epaileen lizentziaren zenbatekoa 2026-2027: 47,00 € (segurua 7,50 € + lurraldekoa 5,08 € + FVTA/EATF 9,42 € + RFETA 25,00 €). Lizentzia autonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko jarduerarako soilik gaitzen du; RFETAren lehiaketetarako lizentzia homologatua behar da.
