Zirkularra: Euskal Ligako 1. jardunaldia eta Bizkaiko Ligako 2. jardunaldia, aretokoa · Santurtziko XV. Trofeoa (2026-11-08)

Santurtzi Arku Tiroketa Klubak Euskal Ligako 1. jardunaldia, Bizkaiko Ligako 2. jardunaldia (RAUS-erako baliagarria) eta Santurtziko XV. Trofeoa antolatu ditu.

  • Data: 2026ko azaroaren 8a, igandea.
  • Lekua: Mikel Trueba kiroldegia, Reina Victoria pasealekua z/g, Santurtzi.
  • Ordutegia (gutxi gorabeherakoa): instalazioen irekiera 8:45 · ekipoen berrikuspena 9:15 · beroketak 9:30 · lehiaketaren hasiera 9:45.
  • Izen-ematea (FVTA lizentzia): urriaren 19tik (20:00) azaroaren 4ra (23:59).
  • Izen-ematea (beste federazio batzuen lizentzia): urriaren 27tik (20:00) azaroaren 4ra (23:59).
  • Edukiera: 25 parapeto, izen-emate ordenaren arabera.

Oinarri osoak, prezioak eta izen-emate formularioa antolatzailearen deialdian daude.

Santurtziko XV. Trofeoaren kartela, Euskal Ligako 1. eta Bizkaiko Ligako 2. jardunaldia 26/27, azaroaren 8a, Mikel Trueba kiroldegian